Zure saskia hutsa dago!
Biba Ardoak-ek eta AEK-k partekatzen ditugun baloreak (euskara, ekonomia soziala, elikadura burujabetza eta Euskal Herri mailako ikuspegia eta jarduera) indartzeko eta Korrika laguntzeko ardo marka sortu dugu eta Korrika Kulturalan ere parte hartuko dugu.
Araba eta Bizkaiko profesionalok Lantziegoko Itxaso eta Unai Compañon eta Gorka Mauleonen (El Mozo Wines) 2021eko tempranillo, biura eta malvasia beratze karbonikoko ardoa eskuragai izanen duzue eta Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Ipar Euskal Herrikook Lakarreko Raul eta Edorta Lezaunen (Lezaun) 2020ko tempranillo bat eta Oibarreko Bitor eta Imanol Iberoren (Mendiko) 2020ko tempranillo, garnatxa eta syrah bat. Poteo eta aperitifarentzako ardo aproposak dira baina baita udaberriko lagunarteko bazkari ederrentzat ere.
Gaurtik bertatik eskuragai duzue:
Gainera Korrika Kulturalaren barruan Biba Ardoaken dastaketak antolatzen ari dira hamaika herrietan. Adi agendari!