Maite dugu gure lurra, eta gure mahastiei eta gure ardoei emanak bizi gara.

ZER DA BIBA ARDOAK
Salmenta eta banaketa kooperatiba gara, mahastizaintzan pasioz jarraitu ahal izateko elkartuak. Nekazaritza ekologikoan dihardugu, mahatsari eta ardoari zor zaien begirunearekin, artisau-tradizioa eta egungo ezagutzak uztartuz.
Bizitza eta plazera darie banatzen ditugun ardoei, eta Euskal Herriko jende guztiarekin partekatu eta gozatu nahi ditugu.
Modu horretan, ardoaren kultura bizia sortu nahi dugu. Gure milurteko kulturaren atal garrantzitsua da guretzat ardoa; eta kultura hori iraunarazi egin nahi dugu landa-eremua, gure barietate autoktonoak, lan egiteko modu tradizionalak, zapore eta aroma bereziak desagertzeko arriskuaren aurrean pizten lagundu nahi dugu.
Gure bizitzeko eta lan egiteko modua gure herri eta eskualdeak, gure mahastiak, gure ardoak eta gure inguru naturala babesteko modua dela uste dugu. Hortaz, ardoaren kultura herritarra, soziala, jai-girokoa eta komunitarioa pizten lagundu nahi dugu.
Gure aitona-amonek edaten zuten eta haien une sozial guztien erdigune zen ardo osasungarri hark dagokion lekua berreskura dezan eta belaunaldi berriak gure kultura horren parte izan daitezen nahi dugu.