
Zer da Biba Ardoak?
Biba Ardoak Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogile ekologikok sortutako salmenta eta banaketa kooperatiba da. Ardo kultura berria, bizia, osasungarria eta herrikoia sustatu nahi dugu.
Nola ordaindu ahal dut?
Kreditu txartelaren bidez.
Zenbat ordainduko dut bidalketarengatik?
- 1-11 botila artean = 7,95€.
- 12 botilatik gora = DOAN
- 90€tik gora = DOAN
Noiz jasoko dut nire eskaera?
Eskaria egin eta 1-2 lanegunetan.
Zer egin ahal dut epea igarota ez badut eskaera jaso?
Email bat bidali info@bibaardoak.eus helbidera eta berehala erantzungo dizugu.
Zer gertatzen da botilaren bat hautsita heltzen bazait?
Kutxa ireki eta hautsitako botila ikusi bezain laster argazki bat egin eta emailez info@bibaardoak.eus helbidera bidali. Hautsitako botila(k) berehala ordezkatuko di(zki)zugu.
Zer gertatzen da akats bat aurkitu badut?
Akatsa zein den aipatuz bidali email bat info@bibaardoak.eus helbidera. Akatsa zuzentzeko berehala zuk eskatutakoa bidaliko dizugu eta nahi ez duzun botila jasoko dugu.