Gil-Berzal

Bodega Gil Berzal

Saul eta Benjamín Gil Berzal

Guardia (Araba)

1936an Luis Gilek eta Jose Luis Berzalek kalitate handiko ardoak egiten zituzten. Haien pasioa seme-alabei pasa zieten eta ez da kasualitatea Jose Luis Gil eta Gloria Berzal mahastietan elkar ezagutu izana. Urte batzutara ezkondu eta Bodega Gil Berzal sortu zuten. 2009an Jose Luis eta Gloriaren semeak Saulek eta Benjaminek segida hartu zuten ordurarte eramandako mahastien errespetuzko zaintza areagotuz. 2012an ziurtagiri ekologikoa eskuratzeko bidea hasi zuten eta laster haien ardo propioak egiten hasi ziren ere (ordurarte ardoa botilatu gabe saltzen zuten). 2014tik aurrera nekazaritza birsortzailea eta nekazaritza biodinamikoaren lehen praktikak hasi zituzten biodibertsitatea eta basoak zainduz eta haien esku-hartzea gutxituz. 2018rako aurrerapenak argi ikusten hasi ziren mahastien indarran, lurren aberastasunan eta ardoen konplexutasunan.

Gehiago jakin

Lurra, klima eta mahats-barietateak

30-130 urte dituzten 18 hektarea mahasti dituzte Guardian eta Mañuetan. Lur harritsuak dira, karezkoak, harezkoak eta bustinezkoak. Mahatsondoa da lur elkor hauetan haien propietate guztiak probesten ahal dituen bakarra.

Mahastiak Toloñoko mendilerroaren hegoaldean daude, muin eta mendien artean, 600-700 metroen altueran. Terrazetan antolatutako lursail txikiek orografia bakarra sortzen dute eta kokapenak latitude horiei dagozkien heliotermia altuagoa ematen die.

Bakarrik tokiko mahats motak erabiltzen dituzte: tempranilloa, garnatxa, biura eta malvasia nagusiki.

Oso errendimendu baxuko mahastiak dira eta horrela kalitate handiko mahatsak lortzen dituzte.

Klima mediterraneoa eta atlantikoaren mugaren gain-gainean kokatuta daudenez urteen arabera klima baten eragina edo bestearena nabaritzen dute haien ardoek.

Mahasgintza

Mahastietan lan egiteko orduan oso presente dituzte haien arbasoen tradizioak, naturari buruzko ezagutzak eta erritmoak. Paisaiak, natura eta landa eremuko bizitza gorde nahi dituzte. Mahasgintza bohemioa deitzen diote haiek, nekazaritza birsortzailea eta nekazaritza biodinamikoaren praktikekin jorratzen dutena. Ardo aske eta basatien bidez haien egia eta haien lurra adierazi nahi dituzte.

Mahastiak bere ingurune naturalean uztartuz gaixotasunetatik babesten dituzte eta ekosistema propioa garatzen laguntzen dute. Gainera mahatsondoak zaintzeko naturak eta lurra berak ematen dizkien landare, mineral eta mikroorganismoekin haien prestakin propioak egiten dituzte.

Saulek eta Benjaminek argi dute mahatsondoa baino lurra dela lehenik zaindu behar dena eta horregatik landare-estalkia sortzen uzten dute.

Urtez urte kobrea eta azufrearen erabilpena gutxitzen joan dira (kilo bat/hektarea).

Ardogintza

Saulek eta Benjaminek kantitatea baino kalitatea nahiago dute eta hori da haien norabidea markatzen duen leloa. Herriko ardoak, lursaileko ardoak eta parajetako ardoak egiten dituzte, horrela haien ardoen espezifikotasuna lurrari erabat lotuz.

Horregatik ere hartzidurarentzat legami propioak erabiltzen dituzte haiek adierazten baitituzte hobekien lur horien ezaugarritasunak.

Ardo dotore eta finak dira, ahoa laztantzen dutenak. Mediterraneoaren usainak ekartzen dituzte baina baita ere Atlantikoaren freskotasuna.

Azken bi urteetan ardo naturalen bidea arakatzen hasi dira ‘Buscando…’ ildo berriarekin.