MENDIKO ‘ORAINA’ 2022

244 stockean

Mendiko upategia, Victorino eta Imanol Iberok landu eta egina.
Aibar-Oibar, Nafarroa

KARTSUA. FRUTA BELTZ INTENTSUAK. AZIDOTASUN LUZEA. AMAIERA BEGETALA.

Muztio kartsu batekin liluratu gaituen fruta beltz hartu berrien otzara bat bezalakoa da; inoiz amaitzen ez den azidotasun dinamikoa eta bereizgarri duen Pirinioen eragin hori gogorarazten digun freskotasun begetala.

Barietatea:
% 70 garnatxa, % 20 axeri handia, % 15 syrah

Alkohol graduazioa: % 14,5

Mahatsa mahastian bertan hautatzen da. Mahatsa eskuz biltzen da 15 kg-ko kutxetan. Txortena eskuz kentzen da upategian bertan. Berezko hartzidura 24-48 orduz, eta, ondoren, hartzidura alkoholikoa 10 egunez 20-29 graduko tenperatura kontrolatuan. Prentsa hidraulikoaren bidez odolusten da. Hartzidura malolaktikoa altzairu herdoilgaitzeko deposituan egiten da. Ardoa zuringoarekin klarifikatzen da. So2 : 20mg/L

Lursaila:
Altuera: 400 eta 600 m artean.
Lurzorua: buztin-karezkoa

Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberako mahastizaintza.

Pisua 0,0 Kg
Etxaldeak

Mendiko

Herria

Oibar

Herrialdea

Nafarroa Garaia

Mota

Barietatea

Azeri handia, Garnatxa beltza, Syrah

Urtaldia

2022