urkizahar

Urkizahar

Luisja Oregi

Beizama (Gipuzkoa)

2008an Luisja Oregik Beizaman kokatutako Urkizahar baserri zaharra berreskuratu zuen eta bere inguruan Hondarribi Zuria eta Chardonnay mahatseko 2,5 hektarea landatu zituen bi lursailetan banatuta, bata hegoaldera begira eta bestea Ibai Eder urtegiaren gainean, Beizama udalerrian.

Gehiago jakin
Urkizahar, mahastiak
urkizahar lurra

Lurra, klima eta mahats-barietateak

Ingurune ikusgarria eta aldi berean konplexua da. Getariako Txakolina jatorri-deiturako ardoen artean altuera handienean kokatutako lursaila da, 350 m eta 450 m arteko altuerarekin.

Mahasgintza

Urkizahar txakolin ekologikoa mikro-mahatsondoaren kontzeptuan oinarritzen da, eta kalitatea lehenesten du kantitatearen aurrean.

urkizahar ardogintza

Ardogintza

Helburu nagusia Gipuzkoako herri-nekazaritza berpiztea eta ekosistemarekin konpromiso etikoa sustatu eta berreskuratzea da, dotorezia eta zapore handiko txakolina ekoiztuz.