Zure saskia hutsa dago!
Martxoaren 20an eta 21ean Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka antolatu dugu. Euskal Herri osoko hamabost etxaldeetako mahastizainak zuekin elkartzeko prest eta ia ehun ardo dastagai izanen dira Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Zentroaren Taba espazio gastronomikoan, Donostian.
Badira hiru urte Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogile ekologiko elkartu ginela gure ardoak elkarrekin merkaturatzeko eta banatzeko eta nortasundun profesional eta herritar aitzindari eta kontzientziadunei kalitatekoa, bertakoa, ekologikoa eta sozialagoa den alternatiba bat eskaintzeko Biba Ardoak kooperatiba sortu genuela.
Hiru urte hauetan zuekin, ostalari, dendari, elkarte eta herritarrekin egindako bidea ospatu nahi dugu eta aldi berean ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarra hedatzen jarraitzeko sarea zabaltzen jarraitu nahi dugu.
Bide horretan mugarria izanen da Biba Azoka. Denon artean segi dezagun ardo kultura bizia bultzatzen! Biba Azokan elkarrekin topa egin dezagun!
Informazio praktikoak: