GIL BERZAL ‘TRADICION’ 2022

76 stockean

Gil Berzal upategia, Saul eta Benjamin Berzal
Laguardia, Araba

TANINO ARINAK. FRUTA MAMITSUAK. FRESKOTASUNA ETA MINERALITATEA.

TradiciĆ³n 2021 ardoak Arabako lurraren arima osoa jariatzen du: tanino arineko dotoreziarekin adierazten da nektar hau, fruta mamitsu eta sendoen buketa, eta handitasunez amaitzen da, freskotasun eta mineralitate sotil batekin.

Barietatea:
% 85 tempranillo, % 10 garnatxa, % 5 viura

Alkohol graduazioa: % 13,5

Ardogintza:
Mahatsa eskuz biltzen da 15 kg-ko kutxetan. Upategiko mahasti gazteenetako mahatsarekin egiten da ardo hau (20 eta 40 urte artekoak). Mahatsa mahastian bertan eta upategian hautatzen da. Batez besteko errendimendua 5.000 kg/ha. Hotzeko aurre-hartzidura eginda, hormigoizko depositu tronkokonikoetan egiten da ardoa. Legamia indigenekin 20 egunez egindako hartzidura, zapaltze eta erremontatze oso leunekin. Hartzidura malolaktikoa hormigoitan. Klarifikatu eta egonkortu gabea. So2: 69mg/l.

Lursaila:
Altuera: 630 m
Lurzorua: buztin-karezkoa

Mahastizaintza:
Printzipio eta teknika biodinamikoen araberako nekazaritza ekologikoa.