Orain dela urtebete Euskal Herri guztiko hamaika mahastizain-ardogile ekologikok Biba Ardoak, gure banaketa kooperatiba, sortu genuen. Gure mahastietan eta upategietan ekoizten dugun ardoa gu geuk saldu eta banatzeko tresna sortu genuen.

Bide horretan apirilaren 17an, Ama Lurraren Egunean, beste urrats bat eman genuen eta Bizkaian (A8aren inguruko herrietan soilik), Donostialdean, Iruñerrian eta hego Lapurdin gure ardo ekologikoak eta naturalak etxez etxe banatzen hasi gara.

Orain inoiz baino gehiago dei bat egiten diogu gure herriari euskal nekazari txiki ekologikoen produktuak banatu eta kontsumitzeko lanean ari diren dinamika guztiak sustengatzera.

Astero ardo kutxa ezberdinak proposatzen ditugu sare sozialetan.

Eskaerak egiteko: Whatsapp eta Telegram +33 608574068

  • baztango xurie mahatsak

    2020ko bilana 2021ari begirako argia

  • 2023ko Biba Azoka aurkeztu dugu

  • Ama Lurraren Egunean