Aurtengo Ama Lurraren Eguna testuinguru berezian ospatuko dugu. Horren harira inoiz baino garrantzi gehiago du egun orain urte bat betetzen duen gure sortze manifestua:
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Euskal Herri osoko txoko ugaritako mahastizain-ardogile ekologikoak gara. Ama Lurrarekiko dugun maitasunak batu gaitu.
Natura errespetatuz bizi gara, ez naturatik, gure arbasoek egin zuten bezala.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Azken 40 urteetan, baina, dena aldatu da. Okerrera.
Gure bizimodua, gure mahastiak, gure seme-alaben etorkizuna arriskuan dira. Ama Lurra bera arriskuan da.
Eta Ama Lurrarekin, gu guztion osasuna eta bizia.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Guk hobekien egiten dakiguna eta gehien maite duguna egiten dugu. Zintzotasunez eta apaltasunez, eta dena emanez, mundu hobe baten alde. Hauxe da gure ekarpena.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Txikitasunaz harro, aske izateko elkartu gara
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Egun ardoa ere negozio, espekulazio eta iruzur bihurtu dute askok. Guk kontrako bidea hartu dugu.
Txikiak bagara, elkartuko gara. Guztion mahasti eta ardoekin aske bizitzeko.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Krisi garai hauetan alternatiba berriak sortu nahi ditugu. Gure herrian bizi eta lan egin, jan eta edan, osasunez, elkartasunez, merezi duten bizitzak bizitzeko.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Hogeita batgarren mende betean, Euskal Herriko ardoak biziberritzera goaz
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Euskal Herrian ardoaren kultura bizia, osasungarria eta herrikoia berregin behar dugu.
Ardoaren kultura berria, aitzinako sutraiak dituena, munduko hamaika herrialdetan beste mahastizain-ardogile ekologiko, biodinamiko eta naturalak berregiten ari diren bezala.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Benetako ardo onak bertako herritar guztien eskura egon daitezen lortu behar dugu.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Biba Ama Lurra. Biba mahastiak. Biba bizitza. Biba ardoaren kultura herritarra.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Biba ardoak!

  • baztango xurie mahatsak

    2020ko bilana 2021ari begirako argia

  • 2023ko Biba Azoka aurkeztu dugu

  • Ama Lurraren Egunean