ETXONDOA ‘XUT’ BELTZA 2022

113 stockean

Etxondoa, Olivier Pouchoulou
Izpura, Irulegi, Nafarroa Beherea

BIRIBILTASUNA & LEUNTASUNA. BERE LURSAILAREN OHIKO FRESKOTASUNA. TANINO SOTILAK.

Irulegiko lursaileko ohiko muztioa. Lur hartan, mahastiak terraza eran antolatzen dira eta klima atlantikoak laztantzen ditu; haize eta euri ugarirekin. Hasieran fruta beltz samur eta zetatsuen ukituak ditu, eta basoko belarrenak ere bai; amaitzeko, oso freskotasun luzea du.

Barietatea:
% 70 bordelesa beltza, % 30 axeria

Alkohol graduazioa: % 13,5

Ardogintza:
Mahatsa eskuz biltzen da 20 kg-ko kutxetan. Batez besteko errendimendua 30 hl/ha. Hartzidura lasaia altzairu herdoilgaitzezko deposituetan, 24 /27 egunez, mahatsaren % 40 ale osoak izanik (helburua hemen ez da ahalik eta gehien lortzea, baizik eta alderdirik leunena topatzea). 2 egunean behin erremontatzen da. Hiru ontze-metodoren batura da: % 75 altzairu herdoilgaitzeko ontzea; % 20, zortzi urteko zurezko upeletan, eta % 5 anforatan. Azkenik, 3 hilabetez botilan ontzen da. 30mg/l So2.

Lursaila:
200 eta 400 m arteko altueran.
Lurzorua: eskisto, karea, harea beltza.

Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberakoa, ahalik eta esku-hartze txikienarekin (konbertsio-aldian)

Pisua 0,0 Kg
Etxaldeak

Etxondoa

Herria

Irulegi, Izpura

Herrialdea

Nafarroa Beherea

Clase

Tinto

Barietatea

Azeria, Bordelesa beltza

Urtaldia

2022