BORDATTO ‘EROTASUNA’ 2021

58 stockean

Domaine Bordatto, Pascale eta Bixintxo Aphaule
Jatsu, Irulegi, Nafarroa Beherea

ZALDI BASATIA. FRUTA INTENTSUA. FRESKOA. KEZTATUA.

Eroa eta asuna, Erotasuna. Basa-zaldi baten antzera, euskal mendietan barrena eramango gaitu trostan. Oso indartsua da: ahoan dentsitate eta sakontasun handiarekin adierazten da. Ondoren, berriro trostan jarriko da belar freskoen eta kearen ukituak nabarmentzeko. Bezatzen uzten ez den animalia da.

Barietatea:
% 100 Marselan

Alkohol graduazioa: % 13

Ardogintza:
Mahatsa heltze fenolikora heltzean (aleak dastatuz jakiten dena) kutxatan biltzen da eskuz. Txortenak kentzen zaizkio. Talastatu eta erremontatu egiten da 24-48 orduz hartzidura alkoholikoa hasten denean. Legamia indigenak soil-soilik – Beratze leuna 3 astez, eta, ondoren, altzairu herdoilgaitzezko deposituetan ontzen da 4 hilabetez. Ardo naturala. Iragazi gabea, klarifikatu gabea.

Lursaila:
200 eta 400 m arteko altueran.
Lurzorua: eskisto beltz eta hareazkoak.

Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberakoa, ahalik eta esku-hartze txikienarekin.

Pisua 0,0 Kg
Etxaldeak

Bordatto

Herria

Irulegi, Jatsu

Herrialdea

Nafarroa Beherea

Clase

Tinto

Barietatea

Marselan

Urtaldia

2021