Zure saskia hutsa dago!
124 stockean
Bardea Etxaldea, Kiko eta Pablo Fernandez Salinas
San Isidro del Pinar, Nafarroa
FRUITU GORRIAK LEBITAZIOAN. ERAKARGARRIA. MINERALITATE HANDIKOA.
Mugeta ardoari tragoxka ematea Bardeetako basamortutik igarotzen ari den udako hodei baten esentzia barneratzea da. Zuku honek basoko fruitu krokanteen buketa uzten du ahoan, eta atmosferan esekita geratzen da lur horietako mundu mineralarekin bat egin aurretik.
Barietatea:
% 80 tempranillo, % 20 merlot
Alkohol graduazioa: % 13
Ardogintza:
Mahatsa eskuz biltzen da, eta mahastian bertan egiten da hautaketa. Tempranillo mahatsa apur bat «pasatua» eta Merlot mahatsa oraindik berde direla, bildu egiten dira bateratze orekatu eta zetatsua lortzeko. Hartzidura alkoholikoa prentsarekin, 2 astez. Hormigoizko deposituetan onduko da 3 hilabetez eta, ondoren, altzairu herdoilgaitzezko deposituetan 7 hilabetez. Uda amaieran botilatua. Ardo naturala. Iragazi gabea, klarifikatu gabea. 4mg/l So2.
Lursaila:
Lurzorua: hareazkoa
20 eta 27 urte arteko mahastiak.
Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberakoa, ahalik eta esku-hartze txikienarekin.
Pisua | 0,0 Kg |
---|---|
Etxaldeak | Bardea |
Herria | San Isidro del Pinar |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Clase | Tinto |
Barietatea | Merlot, Tempranilloa |
Urtaldia | 2021 |