BIBA AZOKA 2025

EGITARAUA

Orrialde honetan Biba Azokaren 2025ko edizioaren inguruko informazio guztia aurkituko duzu.

Non?

Kantina, Arroka Kalea 2, Amara Zaharra, Donostia.

Noiz?

Apirilak 5 larunbata.

Zer?

Egun osoan Kantina irekia bertako, sasoikoa, etxekoa, ekologikoa jateko eta edateko.

Kaxilda liburudenda ere irekia izango da gaurko mundua birpentsatzeko eta elikadura burujabetza eta ekologiari buruzko eskaintza zabalarekin.

11etatik 18ak arte: Euskal Herri osoko ia 100 ardo ekologiko eta natural mahastizainen eskutik dastatzeko eta upategi prezioan zuzenean erosteko aukera (ekarri zure gurditxoa edo poltsa!).

13etan Biba Ardozaleak sarearen aurkezpena.

18etatik 23etara festa Itzaletan Sua (70-80ak Disco-Funk) eta Mane Galinha (Disco-House) DJekin.

AZOKA

Sarrerarekin kopa bat opari eta 100 ardo, sagardo eta gazta dastatzeko eta upategi prezioan erosteko aukera.

10€