GIL BERZAL ‘TRADICION’ 2021

79 stockean

Gil Berzal upategia, Saul eta Benjamin Berzal
Laguardia, Araba

TANINO ARINAK. FRUTA MAMITSUAK. FRESKOTASUNA ETA MINERALITATEA.

Tradición 2021 ardoak Arabako lurraren arima osoa jariatzen du: tanino arineko dotoreziarekin adierazten da nektar hau, fruta mamitsu eta sendoen buketa, eta handitasunez amaitzen da, freskotasun eta mineralitate sotil batekin.

Barietatea:
% 85 tempranillo, % 10 garnatxa, % 5 viura

Alkohol graduazioa: % 13,5

Ardogintza:
Mahatsa eskuz biltzen da 15 kg-ko kutxetan. Upategiko mahasti gazteenetako mahatsarekin egiten da ardo hau (20 eta 40 urte artekoak). Mahatsa mahastian bertan eta upategian hautatzen da. Batez besteko errendimendua 5.000 kg/ha. Hotzeko aurre-hartzidura eginda, hormigoizko depositu tronkokonikoetan egiten da ardoa. Legamia indigenekin 20 egunez egindako hartzidura, zapaltze eta erremontatze oso leunekin. Hartzidura malolaktikoa hormigoitan. Klarifikatu eta egonkortu gabea. So2: 69mg/l.

Lursaila:
Altuera: 630 m
Lurzorua: buztin-karezkoa

Mahastizaintza:
Printzipio eta teknika biodinamikoen araberako nekazaritza ekologikoa.

Pisua 0,0 Kg
Etxaldeak

Gil Berzal

Herria

Guardia

Herrialdea

Araba

Mota

Barietatea

Biura, Garnatxa beltza, Tempranilloa

Urtaldia

2021