ILARRIA ‘ROSÉ’ 2020

7 stockean

Domaine Ilarria, Peio eta Luxi Espil
Irulegi, Nafarroa Beherea

ARDO GORRI GASTRONOMIKOA. ONBERA. ERAKARGARRIA. ESPEZIATUA.

Karisma eguzkitsuko dama baten antzekoa da Ilarria Rosé, haren presentzia bukoliko eta erakargarriarekin miresleen aurrean tinko gailentzen dena. Dotoreziaz adierazten da. Fruta eta espezie nabarmeneko sakontasuna dauka, lehenengo zurrutadan ia Proventzara eramango gaituena. Baina ez, ardo honen amaierako freskotasunak ez du zalantzarik uzten, argi uzten du euskal herrietako altueran jaioa dela.

Barietatea:
% 50 bordelesa beltza, % 50 axeria

Alkohol graduazioa: % 13
So2: 35mg/l

Ardogintza:
Helburu nagusia naturarekin bat lan egitea izanik, eta ez haren kontra, ardoak ez dira chaptalizatzen ez azidogabetzen, eta ez zaie inolako esku-hartze kimikorik eragiten. Sulfito gutxi batzuk gehitzen zaizkio ardoaren ezaugarriak gordetzeko. Errendimendua: 30 hl/ha
Hartzidura alkoholikoa eta, ondoren, malolaktikoa. Altzairu herdoilgaitzezko deposituetan hondarrekin ondua.
35 mg/l So2.

Lursaila:
Lurzorua: eskisto-karezkoa.

Mahastizaintza:
Masanobu Fukuokaren printzipioen araberako nekazaritza ekologikoa.

Pisua 0,0 Kg
Etxaldeak

Ilarria

Herria

Irulegi

Herrialdea

Nafarroa Beherea

Mota

Barietatea

Azeria, Bordelesa beltza

Urtaldia

2020