Zure saskia hutsa dago!
21 stockean
El Mozo Wines, Itxaso Compañon eta Gorka Mauleon.
Lantziego, Araba
FRUTA GORRI INTENTSUAK MINERALITATEA. ARDO ETEREOA.
2018an zeru bortitza pairatu zuen, prezipitazio ugarirekin, eta egoera meteorologiko berezi haren emaitza ardo honen DNAn txertatuta dago: lur biziaren zaporea du, harrixka hezeena eta hodeien haserrea pairatu zuten frutarena.
Barietatea:
% 70 tempranillo, % 30 viura eta malvasia
Alkohol graduazioa: % 14,5
Ardogintza:
Eskuz biltzen da 400 kiloko palotetan. Mahatsa upategira eramaten da, eta han mahatsa aletu eta haritz frantsesezko 40 hektolitroko tina batean ontziratzen da. Erdi beratze karbonikoko hartzidurak 15 egun irauten du, eta hortik aurrera, aroa haritzezko tinan bertan ontzen da hurrengo mahats bilketa egin arte, 12 hilabete inguru. Horren ostean, beste 12 hilabetez, gutxienez, ontzen da botilan. 40mg/l So2.
Lursaila:
560 m-ko altuera, hego-mendebalderantz begira.
Lurzorua: harea-karetsuen alternantzia, % 30era arte limolita eta argilita gorriak.
Partzela mendi-hegalean dago eta ia 50 urte ditu.
Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberakoa, ahalik eta esku-hartze txikienarekin.
Pisua | 0,0 Kg |
---|---|
Etxaldeak | El Mozo |
Herria | Lantziego |
Herrialdea | Araba |
Clase | Tinto |
Barietatea | Biura, Malvasia, Tempranilloa |
Urtaldia | 2018 |