ARISTU ‘SUSTRAI BERRY’ 2022

195 stockean

Aristu upategia, Ibon eta Juanra Ollo
Irunberri (Nafarroa)

BERATUTAKO ARDO BELTZA. FRESKOA & ZETATSUA. FRUTA-LEHERGAILUA.

Sustrai Berry euskarazko eta ingelesezko hitzen jokoa da (Berry = baia). Gurasoengandik mahastiaren ardura hartzea erabaki zuen Ibon gazteari eskainitako keinua. Familia-transmisioa nabarmentzen du, baina bai eta naturarengandik gizakiarenganako transmisioa ere, Nafarroako goi lurretako mahasti bat, kasu, harrapari eta arroilen santutegia. Aire freskoa eta fruitu gorrien lehertze txiki bat; horixe da botila honen barruan bizi dena.

Barietatea:
% 100 tempranillo.

Alkohol graduazioa: % 13

Ardogintza:
Eskuz biltzen da 15 kg-ko kutxetan, eta mahats mordoak upategian aukeratzen dira. Bat bateko hartzidura, tenperaturaren kontrolik gabe. Beratze karbonikoa 7 egunez. Eskuzko prentsa eta bigarren hartzidura altzairu herdoilgaitzezko deposituetan 12 egunez. Ardo naturala. Iragazi gabea, klarifikatu gabea. Gehituriko sulfitorik gabea.

Lursaila:
Altuera: 500 m
Lurzorua: buztin-karezkoa harri gorriekin.
Mendi-hegaletan antolatutako mahastiak (25 eta 38 urte artekoak).

Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberakoa, ahalik eta esku-hartze txikienarekin.

Pisua 0,0 Kg
Etxaldeak

Aristu

Herria

Irunberri

Herrialdea

Nafarroa Garaia

Clase

Tinto

Barietatea

Tempranilloa

Urtaldia

2022