Lege oharra

Webgune hau BIBA ARDOAK KOOPERATIBA ELKARTEAren (helbidea: ASTEASUKO INDUSTRIALDEA, G GUNEA, 112. PABILOIA, 20159 ASTEASU, GIPUZKOA) titulartasunpekoa da, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzan inskribatua, F75220988 IFK.

WEBGUNERA SARTZEKO BALDINTZAK

Erabiltzaileak, webgune honetan sartze hutsagatik, bertara iristeko modua zeinahi dela, webgune honen erabilera arautuko duten honako baldintza hauek onartzen eta baimentzen ditu. Titularrak beretzat gordetzen du baldintza hauek edozein unetan aldatzeko edo moldatzeko eskubidea eta, bisita bakoitzean, momentu horretan argitaratuta dagoen baldintzen azkeneko eguneratzea egongo da indarrean. Erabiltzaileak honako baldintza hauek guztiak onartzen ez baditu, ezingo du ez webgune honetara ez bertako eduki eta/edo zerbitzuetara sartu eta, ondorioz, berehala irten beharko du bertatik. Halaber, honako baldintza hauek webgunearen jabeak bidal litzakeen komunikazio eta buletinei ere aplikatuko zaizkie; beraz, erabiltzaileak baldintza hauek onartu beharko ditu komunikazio eta buletin horietara sartzeko eta/edo horiek erabiltzeko.

XEDEA

Webgune hau Biba Ardoak Kooperatibarena da eta haren bidez eskainiko dira titularraren jarduerarekin lotutako edukiak eta zerbitzuak.

WEBGUNEAREN ETA EDUKIEN ERABILERA BAIMENDUA

ERABILTZAILEAk, webgune honetara eta bertan ostatatutako zerbitzu eta edukietara sartu ahal izateko, adin nagusikoa izan beharko du eta horretarako gaitasun juridiko nahikoa eduki beharko du: erabiltzailea adingabea bada, bere legezko ordezkariaren aurretiko baimena beharko du eta, halakorik ez badu, webgunetik atera beharko du berehala. ERABILTZAILEAk baimena du webguneko edukietara sartzeko, betiere zuzenbidearen arabera erabiltzen baditu, baldintza hauen arabera eta, bereziki, indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen eta honako baldintza zerrenda honetan dagokien atalean jasota dauden jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatuz. Erabat debekatuta dago eduki horiek iruzurrezko edo legez kanpoko helburuetarako edo merkataritza helburuetarako erabiltzea titularraren esanbidezko eta idatzizko baimena jaso ez bada. Biba Ardoak Kooperatibak eskubidea du, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi behar izan gabe, baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgunera edo bertan eskaintzen diren edukietara sartzea galarazteko.

ERANTZUKIZUN SALBUESPENA

Biba Ardoak Kooperatibak ez du inolako bermerik ematen eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuen zehaztasunari, edukiei, osotasunari, legezkotasunari, fidagarritasunari, eguneratzeari, egiazkotasunari, doitasunari, funtzionamenduari edo erabilgarritasunari buruz, eta horiekin lotutako edozein erantzukizun baztertzen du, bai eta horien erabilera okerrak sor litzakeen kalteen kasuan ere. Ondorioz, eskainitako edukiak informazio helburuetarako dira soilik, eta ez dute ezer ere bermatzen. Gorago adierazitakoa titularrarenak ez diren edo webgune honetan ostatatuak ez dauden estekei, edukiei eta iritziei ere aplikatuko zaie. Kasu horietan guztietan, erantzukizuna esteka, eduki edo iritzi horien egileena edo dagokien webguneen titularrena izango da.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Biba Ardoak Kooperatibarenak izango dira webgune honetatik eratorritako jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak eta Agentziaren berariazko baimena jaso beharko da idatziz eskubide horiek baliatu eta erabili ahal izateko. Erreserbatutako eskubide horiek webgune honen bidez, edozein formatutan argitaratutako eta hedatutako edukiei eta webguneko kodeari, diseinuari eta nabigazio-egiturari aplikatuko zaizkie.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatutasun politikara sartzeko, egin klik honako esteka honetan. (hemen jarri pribatutasun politikara esteka)

ALDAKETAK

Biba Ardoak Kooperatibak eskubidea du honako webgune honetan bidezkotzat jotzen dituen aldaketa guztiak aurrez ohartarazi gabe egiteko. Hortaz, aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu haren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak, bai eta eduki horiek webgunean aurkezteko eta kokatzeko modua eta bertara sartzeko era ere.

BALIOZKOTASUNA

Ohar honen klausularen bat edo zatiren bat ez baliozkotzat joko balitz, horrek ez die abisu honen gainerako edukiei eragingo.

JURISDIKZIOA

Webgune hau Espainian soilik aplikagarria den araudiaren mende egongo da, eta haren eskumenaren mende egongo dira webgune hau erabiltzen duten erabiltzaile nazional nahiz atzerritarrak. Alderdiak Donostia-San Sebastián hiriko auzitegi eta epaitegien eskumenaren pean geratzea onartzen dute eta uko egiten diote dagokien foruari.