Your cart is currently empty!
63 in stock
Gil Berzal upategia, Saul eta Benjamin Berzal
Laguardia, Araba
TANINO MARKATUAK. FRUTA INTENTSUA. MINERALITATE DOTOREA.
Ardo hau «Valcavada» partzelako mahatsarekin eginda dago. Oso izaera konplexu eta harrigarria dauka: ate batetik sartzen uzten dizu, eta beste batetik irteten. Lehenik eta behin, frutatan intentsua den gorputza agertzen du oso markaturiko taninoekin, eta, ondoren, ustekabea, mineralitate iraunkor eta xamur batekin harritzen gaitu.
Barietatea:
% 80 tempranillo, % 20 garnatxa beltza
Alkohol graduazioa: % 14
Ardogintza:
Mahatsa eskuz biltzen da, eta mahastian bertan eta upategian egiten da hautaketa. Batez besteko errendimendua 4.000 kg/ha. Hotzeko aurre-hartzidura eginda, hormigoizko depositu tronkokonikoetan egiten da ardoa. Legamia indigenekin 20 egunez egindako hartzidura, zapaltze eta erremontatze oso leunekin. Hartzidura malolaktikoa eta 15 hilabete haritz frantsesezko upeletan ontzen. Klarifikatu eta egonkortu gabea. So2: 80 mg/l
Lursaila:
Altuera: 630 m
Lurzorua: buztin-karezkoa
Mahastizaintza:
Printzipio eta teknika biodinamikoen araberako nekazaritza ekologikoa.
Weight | 0,0 kg |
---|---|
Etxaldeak | Gil Berzal |
Herria | Guardia |
Herrialdea | Araba |
Clase | Tinto |
Barietatea | Garnacha tinta, Tempranilloa |
Urtaldia | 2020 |