Zure saskia hutsa dago!
Euskal Herriko mahastizain-ardogile ekologikoen eta haien ardoen babes eta sustapenean konpromisoa hartu dugun herritarrak gara. Ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarraren alde egiteko saretzera goaz.
Bizitza eta plazera darie gure mahastizainen ardoei eta babes-saretik abiatuta Euskal Herriko jende guztiarekin partekatu eta gozatu nahi ditugu.
Gure bizitzeko eta kontsumitzeko era, gure herriak eta eskualdeak, gure mahastiak, gure ardoak eta gure inguru naturala babesteko bidea sarea hedatzea dela uste dugu. Hortaz, ardoaren kultura herritarra, soziala, jai-girokoa eta komunitarioa pizten lagundu nahi dugu.
Horregatik, gozatzeko, harremanak josteko eta ardoaren kulturak eskaintzen digun oparotasuna denontzat izateko saretzen hasi gara, bakoitza bere gaitasunen arabera, bakoitza bere lurralde, herrigintza eta lan eremuan.
Hau posible egiteko, harreman-sare bezala antolatuko gara, autoeraketa, parte hartzea eta antolaketa demokratikoa oinarri hartuta. Urteroko dinamikan, gure lurralde eta lan esparruetan Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen bitartez jasotako mozkinen eta harremanen gozamenerako topaketa komunitarioak eta festa-giroko ekimenak antolatuko ditugu.
Beren mahastiak landu eta ardoak egiten dituzten mahastizain-ardogileak babesten ditugu.
Gure herri eta eskualdeetan sustraituak eta konprometituak dauden mahasti-upategi txikien alde egiten dugu.
Nekazaritza ekologikoan ziurtatutako mahatsekin egindako ardoen bidez, gure eta gure ingurukoen osasuna zaindu, babestu eta berreskuratzen laguntzen dugu.
Euskal Herriko osoko ardo ekologikoak sustatzen ditugu, jatorri ezberdinetakoak, Irulegi, Nafarroa, Errioxa, Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolina jatorri deituretakoak, eta baita jatorri deiturarik gabekoak ere.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen alde egiten dugu. Tresna kooperatibo eta komunitarioen bidez, ardoen ekoizpen eta bidezko merkaturatze eta banaketa bultzatu, lanaren burujabetza eta baldintza duinak babestu, eta gure eskualdetan aberastasuna eta garapena sortuko ditugu.
Elikadura burujabetza eta kontsumo eredu jasangarri baten alde egiten dugu. Denok dugu ongi jateko eta edateko eskubidea. Zer eta nola ekoiztu komunitatetik eta Euskal Herrian erabaki nahi dugu.
Ardo kultura berri baterako baloreak babesteko eta bidezko banaketa eredua sustatzeko.
Ekimenak antolatzeko eta hauetan parte hartzeko, harreman giro komunitario osasuntsua zainduz eta gozatuz.
Euskal Herrian ardoaren kultura berria zabaltzeko eta ardoaren bitartez bizitza bizigarri eta burujabeak garatu eta gozatzeko.
"*" indicates required fields