EL MOZO ‘HERRIGOIA’ 2023

Out of stock

El Mozo Wines, Itxaso Compañon eta Gorka Mauleonek landu eta egina.
Lantziego, Araba

BERATZE KARBONIKOA. FRUTA-USAIN HANDIKOA. TANINO FINAK. AZIDOTASUN OREKATUA.

Herrigoia ardoak erregina gazte baten bizitasuna dauka. Fruta krokante eta tanino fineko zuku zaporetsuaren alaitasuna dauka, eta, apurka-apurka, mineralitate eta freskotasun orekatuko dantzan murgilarazten gaitu. Antzinako beratze karbonikoko egikerari eskainitako oda bat dugu esku artean.

Barietatea:
% 85 tempranillo, % 15 viura

Alkohol graduazioa: % 13,5

Ardogintza:
Eskuz jasoa. 10 mikropartzela desberdinetako mahatsarekin egindako ardoa. Coupage tradizionala. Mahats osoarekin egiten da hormigoizko depositu irekietan (Lago), eta hortxe gertatzen da beratze karbonikoa legamia indigenekin. Prentsara igaro aurretik, 7 edo 8 egunez hartzitzen da, eta, ondoren, hormigoizko deposituetan ontzen da, abendu aldean botilatu arte. 30/l So2 baino gutxiago.

Lursaila:
Altuera: 560 m
Lurzorua: kare-hareazkoa

Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberakoa, ahalik eta esku-hartze txikienarekin.

Weight 0,0 kg
Etxaldeak

El Mozo

Herria

Lantziego

Herrialdea

Araba

Clase

Tinto

Barietatea

Biura, Tempranilloa

Urtaldia

2023