Your cart is currently empty!
68 in stock
Biurko Gorri, Ramon, Fernando eta Pablo Llorens
Bargota, Nafarroa.
ESPEZIATUA. TANINO FINAK. MINERAL UKITUA. AMAIERA BEGETALA.
Biurko Graciano ardoa kapa eta ezpaten garaiko ipuin batetik iritsi dela dirudi. Altxor eta espezie-kutxaz beterik itzultzen den mosketaria bezalakoa da; ardo horren nektarrak urruneko lurren, zuraren eta mineralen zaporeak jariatzen ditu. Intentsitate handikoa da, baina ondo orekatzen duen alderdi begetala du amaieran.
Barietatea:
% 100 graciano
Alkohol graduazioa: % 13
30 urteko mahastiak. Eskuz bildua. Altzairu herdoilgaitzezko deposituetan beratzen da tenperatura 20-25 gradu artean kontrolatuta. 6 hilabetez ontzen da andeletan, eta, ondoren, beste 6 hilabetez haritz frantsesezko upeletan, egonkortasuna lortu eta ardoa berez garbitzeko. So2: 60mg/l.
Lursaila:
Altuera: 450 m
Lurzorua: buztin-karezkoa
Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberako mahastizaintza.
Weight | 0,0 kg |
---|---|
Etxaldeak | Biurko Gorri |
Herria | Bargota |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Clase | Tinto |
Barietatea | Grazianoa |
Urtaldia | 2022 |