Votre panier est vide
Rupture de stock
Aristu upategia, Ibon eta Juanra Ollo
Irunberri (Nafarroa)
PIKNIKERAKO ARDOA. ERAKARGARRIA. FRUTA-USAINEKOA. FRESKOA & ARINA.
Kale Katu fruta erakargarriaren usain handiko ardo oso freskagarria da. Mendirako txangoetan, mokadu bat hartzeko lagunekin egindako etenalditxoak gogorarazten dizkigu; bideari ekin aurretik, ustekabean, bainu bat hartzeko ibai zoragarri bat aurkitzen dugun une magiko horietako bat bezala. Motxila abenturazale guztietan eraman beharrekoa.
Barietatea:
% 80 garnatxa beltza, % 20 tempranillo.
Alkohol graduazioa: % 13,5
Ardogintza:
Eskuz egin mahats bilketa, granate beltzezko 3 lur sailetan. Altzairu herdoilgaitzezko upeleko ardogintza tradizionala eta artisaua. Berezko hartzidura 14 egunez, uraren bidez tenperatura kontrolatuz. Eskuzko prentsa. Botilaratua 6 hilabetez. Ardoa ez iragazi, ez argitu. So2: 30 mg/l
Lursaila:
Altuera: 500 m
Lurzorua: buztin-karezkoa harri gorriekin.
Mahastizaintza:
Nekazaritza ekologikoaren printzipioen araberakoa, ahalik eta esku-hartze txikienarekin.