HONTZA ‘BEHERA’ 2021

21 disponibles

Hontza mahastiak, Iker Garcia Nafria eta Alice Bridoux
Labraza, Araba

ARDO BELTZ BERO ETA KREMATSUA. ZUZENA. ZUR ETA TANINO OREKATUKOA.

Behera ardoak mahastiaren alderdi beroa, altuerako lurrean ohikoak diren haizeen babesean, hartzen duen Batiñuelo partzelaren arima darama bere baitan. Ardo honek badaki nora eraman nahi gaituen: gure aterpearen barrura, denboraren nozioa desagertzen den leku paregabe horretara. Zukua krematsua da, eguzkitsua eta ondo barneratutako zur-ukituekin.

Barietatea:
% 95 garnatxa beltza, % 2 tempranillo, % 3 calagreño

Alkohol graduazioa: % 14,5

Ardogintza:
Mahatsa eskuz biltzen da. Hontzaren mahasti guztien artetik partzela beroenean landutako ardoa da. Partzelako mahats guztiak txortenak kenduta hartzitzen dira batera. Haritz frantsesezko 500 litroko fudreetan ondutako ardoa. Ardo naturala. Iragazi gabea, klarifikatu gabea. Sulfitorik eta gehituriko legamiarik gabea.

Lursaila:
Altuera 677 m.
Lurzorua: buztin-karezkoa
60 urtetik gorako mahastiak edalontzi-eran inausiak

Mahastizaintza:
Printzipio eta teknika biodinamikoen araberako nekazaritza ekologikoa.

Peso 0,0 kg
Etxaldeak

Hontza

Herria

Labraza

Herrialdea

Araba

Mota

Barietatea

Calagreño, Garnatxa beltza, Tempranilloa

Urtaldia

2021