BAZTANGO XURIE ‘KIRIBIL’ 2022

Sin existencias

Baztango Xurie, Ana Iriarte eta Iñaki Bengoetxea
Arizkun, Baztan, Nafarroa

ARDO ZURI BUKOLIKOA. FRUTA HORIEN OTZARA. ERABATEKO ARINTASUNA.

Kiribil ardoak Baztango bihotzeraino eramango gaitu; han, 2013. urtean, Nafarroako bazter hauetako lehenengo mahastiak landatzea erabaki zuten Anak eta Iñakik. Hantxe, Basajaunaren kondaira jaio zen lur bukoliko hartan. Proiektu berritzaile honen helburua da mendialdeko mahastizaintza atlantikoa ezartzea lehenengo sektorearen jarduera nagusia abeltzaintza den eskualde batean. Ahoan, fruta ugari, leuntasun ia zerutiarra eta bailarako eurien laztanak sumarazten dituen halako zer bat.

Barietatea:
% 25 izkiriota handia, % 25 izkiriota ttikia, % 40 hondarribi zuria, % 10 riesling.

Alkohol graduazioa: % 12

Ardogintza:
Mahastiaren hiru partzelatako mahatsarekin egindako ardoa: Urtsua, Larrebazterreko luberria eta Meaka. Eskuz bildua. Legamia autoktonoekin hartzitua, bestelako legamiarik ez gehigarririk gabea. Barietate bakoitzaren hartzidura alkoholikoa bereiz egin da. Azaroan, hartzitu ondoren bat egina. Altzairu herdoilgaitzezko 2.000 litroko deposituetan egina. Hartzidura malolaktikoa eta ontzea bere hondarrekin 2021eko ekainera arte. Iragazi eta klarifikatu gabea. So2: 10mg/l kg baino gutxiago

Lursaila:
Altuera: 285 m
Lurzorua: tuparri eta buztina

Mahastizaintza:
Printzipio eta teknika biodinamikoen araberako nekazaritza ekologikoa.

Peso 0,0 kg
Etxaldeak

Baztango Xurie

Herria

Arizkun

Herrialdea

Nafarroa Garaia

Clase

Blanco

Barietatea

Hondarribi zuria, Izkiriota handia, Izkiriota txikia, Riesling

Urtaldia

2022