GIL BERZAL ‘BUSCANDO LO NATURAL’ 2019

45 disponibles

Gil Berzal upategia, Saul eta Benjamin Berzal
Laguardia, Araba

ARDO BELTZ ZETATSUA. FRUTA GORRI BIRIBIL ETA KARTSUA. AMAIERAKO FRESKOTASUNA.

Buscando lo Natural ardoa zerbait magikoa helarazten duten esperientzia, leku eta gauzen bilaketa-prozesuaren emaitza da. Eskutik heldu eta dotoreziaz eta arintasunez eramaten gaitu bere lur menditsuan barrena, Toloñoko mendilerroaren babesean, kondaira historikoek eta naturaren indarrak bat egiten duten lekua. Ardo beltz zetatsua da, abegikorra, ondo orekatutako fruta gorri kartsuen ukitua agertuz eta oso freskotasun luzearekin.

Barietatea:
Garnatxa beltza, Graciano, Maturana beltza, Mazuelo, Tempranillo

Alkohol graduazioa: % 14,5

Ardogintza:
Mahatsa eskuz biltzen da 15 kg-ko kutxetan. Mahatsa mahastian bertan eta upategian hautatzen da. Batez besteko errendimendua 3.000 kg/ha. Bat-bateko hartzidura legamia indigenekin soil-soilik, eta hartzidura malolaktikoa. Haritz frantsesezko 500 litroko upeletan ondua 10 hilabetez.
Ardo naturala. Iragazi gabea, klarifikatu gabea. Sulfitorik eta gehituriko legamiarik gabea.

Altuera: 563 m
Lurzorua: buztin-hareatsua.

Mahastizaintza:
Printzipio eta teknika biodinamikoen araberako nekazaritza ekologikoa.

Peso 0,0 kg
Etxaldeak

Gil Berzal

Herria

Guardia

Herrialdea

Araba

Clase

Tinto

Barietatea

Garnacha tinta, Grazianoa, Maturana beltza, Mazuela, Tempranilloa

Urtaldia

2019