ZER DA BIBA ARDOAK
Euskal mahastizain-ardogileak gara
Salmenta eta banaketa kooperatiba bat gara,
mahastizaintzan pasioz jarraitu ahal izateko
elkartuak. Maite dugu gure lurra, eta gure
mahastiei eta gure ardoei emanak bizi gara.
EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Aristu upategia
Juanra eta Ibon Ollo eta Agurtzane Jimenez
Irunberri (Nafarroa)

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Bodegas Azpea
Javier eta Gorka Perez
Irunberri (Nafarroa)
Nahiz eta Plinio Zaharraren esanetan, Irunberri / Lumbier Ka I. mendeaz geroztik mahastizaintzari lotutako herria izan, laborantza mota honek beherakada oso nabarmena jasan zuen XX. mendean.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Baztango Xurie
Ana Iriarte eta Iñaki Bengoetxea
Arizkun (Nafarroa)
2013an, langabezian egon eta gero, Ana eta Iñakik beraien jaioterria den Baztan bailaran bizitzea eta lan egitea erabaki zuten.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Biurko Gorri upategia
Llorens anaiak
Bargota (Nafarroa)
90reko hamarkadaren hasieran, lau Llorens anaiek beren aita eta aitonaren, eta Bargota herriaren ardogintza tradizioarekin jarraitzea erabaki zuten. Horrela sortu zuten Biurko Gorri upategia.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
El Mozo Wines Upategia
Gorka eta Itxaso
Lantziego (Araba)
Mahastizainen familietakoak izan arren Itxasok eta Gorkak mahastietatik urruneko bideak hartu zituzten gaztetan. Izan ere 2009an Itxasoren aita minbiziz gaixotu zenean Bartzelonan bizi ziren. Itxaso zinema ikasketak amaitzen ari zen eta Gorka informatikaria zen. Aita hiltzean bizitzaren aldeko apostua egin zuten eta mahastiei segida hartzea erabaki zuten. Hasieratik argi izan zuten aita hiltzea leporatzen zieten kimikoak ez zituztela erabiliko eta nekazaritza ekologikoan ari dira ordutik.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Espila
Paul Karrikaburu
Azkarate (Nafarroa Beherea)
Espila Behe-Nafarroako baserri zaharra da, 1763an sortua, eta Azkaraten kokatua. Bertan, 2004an, Paul Karrikaburuk familiako nekazal-ustiategia berreskuratu zuen.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Gil Berzal Upategia
Saul eta Benjamin Gil Berzal
Guardia (Araba)
1936an Luis Gilek eta Jose Luis Berzalek kalitate handiko ardoak egiten zituzten. Haien pasioa seme-alabei pasa zieten eta ez da kasualitatea Jose Luis Gil eta Gloria Berzal mahastietan elkar ezagutu izana. Urte batzutara ezkondu eta Bodega Gil Berzal sortu zuten. 2009an Jose Luis eta Gloriaren semeak Saulek eta Benjaminek segida hartu zuten ordurarte eramandako mahastien errespetuzko zaintza areagotuz.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Hontza Upategia
Iker eta Alice
Labraza (Araba)
Artzain baten biloba eta nekazari baten semea izanik Ikerrek txikitatik ezagutu zuen zer zen lan gogorra egitea, elementuei so egitea eta naturatik ikastea zer den. Jakinmin horrekin Ingurugiro Zientziak egin zituen Gasteizeko unibertsitatean eta Europako hainbat lekutan prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso zuen.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Bodegas Lezaun
Edorta eta Raul Lezaun
Lakar (Nafarroa)
Lezaun familiako ardoaren ezagutza eta kultura belaunaldiz belaunaldi transmititu da, gutxienez 1790 urteaz geroztik, upategia deskribatzen duten lehen dokumentuak kontuan hartuta.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Mendiko
Victorino eta Imanol Ibero
Oibar (Nafarroa)
Ibero familiak mendeetako tradizioa jaso du Oibar / Aibarren, mahasti zereal eta lehorreko fruta-arbolen ekoizpena nahasten diren lekuan.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Ulibarri Upategia
Iker eta Asier Ulibarri anaiak
Gordexola (Bizkaia)
1998an, Iker eta Asier Ulibarri anaiek Isuskiza baserria berreraikitzea erabaki zuten, beraien latxa ardiek urte askotan zehar bazkatu zuten inguru berberan.

EUSKAL
MAHASTIZAINAK
Urkizahar
Luisja Oregi
Beizama (Gipuzkoa)
2008an Luisja Oregik Beizaman kokatutako Urkizahar baserri zaharra berreskuratu zuen eta bere inguruan Hondarribi Zuria eta Chardonnay mahatseko 2,5 hektarea landatu zituen bi lursailetan banatuta, bata hegoaldera begira eta bestea Ibai Eder urtegiaren gainean, Beizama udalerrian.
